Kinesiologia Holistikoa

Kinesologia hitza bi erroz osaturik dago.

Kines batetik, mugimendua esan nahi duena eta logia bestetik ikerketa, ikasketa edo hitzarmena dena.  

Beraz, kinesologiak mugimendua du ikasgai

tratamientos-kinesiologia-holistica

Kinesologia holistikoaren bidez muskuluan eginiko probekin antzeman dezakegu ea tratatutako pertsonak desorekaren bat edota blokeoren bat duen bere ongizate fisikoan, psikologikoan edota energetikoan eragina duena. 

Teknika honekin berarekin lagundu dezakegu oreka lortzen eta hobeto sentiaraziko gaitu.

Muskuluek estresaren indikatzaile lana egiten dute baita energia blokeatuena  ere. Estres honek, kausa desberdinak izan ditzake:

  • Fisikoarekin zer ikusia izan dezake eta modu horretan senti dezakegu (lesioak, kirol esfortzuak, tentsioak…)

  • Faktore kimikoekin lotua egon daiteke (elikadura, gehigarriak, medikamentuak, mineral edo bitamina falta…)
  • Maila mental edo emozionalen aurki dezakegu (esfortzu gogorretan, nekean, kezketan, erreprimitutako sentimenduetan…)

  • Ingurumenean ere egon daiteke (sustantzia toxikoetan, uretan, airean, klimatologian, elektromagnetiaren alorrean…)

Test muskular honen bidez, gorputzak berak adieraziko digu non aurkitzen den eragozpena, askotan, lehenik sentitzen dugun lekua edota lehenik tratatzen den lekua ez baita estresaren jatorria. Honela, jatorria fisikoa, emozionala, kimikoa edo energetikoa den kontuan izanez era batera edo bestera tratatuko dugu.

Baina garrantzitsuena, nire ustetan, proposatzen ditudan teknika guztiekin bezala, prebentzio bezala erabiltzea da. Kinesologiarekin desorekak antzeman ditzakegu sintoma moduan edota gaixotasun moduan adierazi baino lehen.