Erlaxazio Masaia

Etzan zaitez, tenperatura egokia da eta musika xuabea…
Hurrengo ordu betean zure gorputzari denbora eskeiniko diozu, kanpoko denetaz deskonektatuko duzu, edozer dela eta… intzensu usain eder bat iritsi zaizu sudurrera eta erlaxazioa masaia baino lehen iritsi da

tratamientos-masaje-relajacion-insideGorputza tapaturik daukazu, masaia eman behar dugun gunea izan ezik. Olioa zure azalaren gainean. Ixiltasuna, errespetua. Nirekin batera sentitu zaitez.

Masaia ez da luxu bat, ezta gutizi bat ere, gure gorputzari eginiko eta merezitako opari bat da. Ongi merezitako opari bat. 

Gainera, ongi sentitzeak eta erlaxazioak beste onura asko dakarzkizu:

  • Erlaxatzen zeran momentutik aurrera, arnasa sakonago eta motelago hartzen duzu eta hau onuragarria da bai gorputzarentzat baita buruarentzat ere. 
  • Arnasketa modu honek oxigeno gehiago eramante du gorputz guztira. Osasunarentzat miragarria da!
  • Oxigenoa ezinbestekoa da gorputzaren funtzionamenduarentzat eta honek gorputzeko zirkulazioa handitzen du fluxu linfatikoa hobetuz, muskuluetako tentsioa gutxituz eta kontraktura txikiak arinduz. 

Gero eta kontzientziatuago zaude gorputzeko zati bakoitzaz, ukimenarekin aurkitu dituzun guneetaz.

Esaterako, oinetako hatzak, zure besaurrea, masailezurra edote burua nabaritzen dituzunean, ESPERIENTZIA IKARAGARRIA DA!