Oin Reflexologia

Ezin dugu ahaztu zein ederki sentitzen garen egun osoan zehar eraman ditugun oinetakoak kentzen ditugunean eta zerbaitek oinak ukitzeari uzten digunean. 
Askotan hanken bukaeran dauden zati honetaz ahaztu egiten gara baina egun osoko nekea irauten dutenak dira.

tratamientos-reflexologia-podalHonelaxe hasten dut oin reflexologiako saioa, neure hatzekin oin azpiak igurtzitzen, artikulazioei mugimendu desberdinak eragiten eta nahi gabe etzanda dagoen persona erlaxazio une eder batean bildurik aurkitzen da. 

Oin reflexologia oinean dauden reflexu puntuak aurkitzean datza. Reflexu hauek alterazio funtzional edo organiko bat dagoenean gertatzen dira eta hortik aurrera presio ezberdin eta masaiarekin puntu hauek orekatzea lortzen  dugu. 

Zer lortu nahi dugu guzti honekin? Oinean jasoriko masaiak organismo guztian du eragina, baita bertan emandako masaiak ere. Teknika honekin, egiten ditudan beste teknikekin bezala, minak baretu edota hauek saiestea dut helburu. 

 

HISTORIA PIXKA BAT

Mende honen hasieran hain entzuna den W. Fitzgerald doktoreak, urteak eman ondoren bai ingurua behatzen baita lan eta ikasketak Paris Londres eta Vienen burutzen, min desberdinak urrunetik tratatzeko aukera bat garatu zuen.

Bere ikasketetan oinarritu zen baita bere ikasleen gogoetetan ere. Hauetako bat Eunice Ingham izan zen, “Stories the feet can tell” (Oinek konta ditzaketen istorioak) liburuaren idazlea. Bere jakituria Estatu Batuetan zabaldu zuen eta izugarrizko arrakasta lortu zuen gainera.

Ordundik aurrera beste ikerlari askok nerbio-sistema komunikazio, koordinazio eta erregulazio organu bat bezela ikusi dute. Honela geure gorputzak dituen erreflexuak ulertzen saiatu dira urteetan zehar.