Nor Naizen
Ana Conde naiz eta Hendaian bizi eta lan egiten dut. Zer eskaini diezakizut zure osasuna zaintzeko?
Argi dago medikuntzarik onena prebentzioa dela. Honi gehitu diezaiokegu gehienetan gure gorputzari entzutea ahaztu egiten zaigula eta kasu egiten diogunerako alarma seinaleak bidali dizkigula. Hau saiesteko, ariketa erraz asko erakutsi ditzaket eta honela orekatuagoak senti gaitezke bai fisiko, bai mental baita espiritualki gaixotasunei aurre eginez.
18 urte bete nituen egunetik gaur arte – eta ordundik euri asko egin duela esan dezakegu – bizitzan jarraitu dudan bideak terapia desberdinak ezagutzera eraman nau, guztiak osasunarekin erlazioa dutenak. Osasun arazo batek yoga egitera behartu ninduen eta bertan erlaxazioaren eta ongi arnastearen garrantzia ulertu nuen. Teknika erraz baino garrantzitsuak non meditazioarekin batera azken urte hauetan lagundu nauten.
Geroago, Silva metodoarekin gogoetak eta hitzek duten boterea egiaztatu nuen.
Kiromasaia kurtsoaetan ibili nintzen eskola desberdinetan, haurra nintzenetik nuen bihozkada hori nondik zetorren asmatzen “mina nuen tokian ukitzen”. Donostian antolaturiko lehen Reiki kurtsoan parte hartzeko aukera izan nuen, baita hiri berdinean antolaturiko Kinesologia Holistikoaren kurtsoan ere. Bertan Oin Reflexologia ezagutu nuen, hasiera batean autodidakta moduan eta ondore Frederic Viñas doktorearekin Espainian teknika hau sustatu zuen pertsonarekin.
Mundu honetan nenbilela, Bach loreak ezagutu nituen baita oso gustuko hartu ere hasieran erabiltzaile bezela eta ondoren gainontzekoei prestatuz.
Phillys Kristalen eskutik “Cortando los lazos que atan” metodoa ezagutu nuen. Metodo hau oso garrantzitsua izan da nere bizitzan bai neure esperientziarako baita gainontzekoiei laguntzeko ere.
Urte batzuetan eten bat izan nuen eta ama izaten eroan nuen denbora. Etxetik urrun lan egiteari uko egin nion baina ez osasuna ulertzeko erari.
Pixkanaka eta ilusioz beterik txunditurik uzten ninduten teknika berriak ikasten hasi nintzen. Alkimiara hurbildu nintzen homeospagiriaren eskutik eta gaur arte erabili eta gomendatzen dut. 2012ko udan ordea, Miren Arzac-ek eskainiko kurtso batean, osteopatia bioenergetiko zelularra ezagutu nuen eta erabat liluratu nau.
Hainbesteko estresa eta presek, hainbesteko kezkek, askotan bakoitza denarenetik urruntzen gaituzte.
Ia guztiok dugu gustoko kanpora bidaiatzea baina askotan egin gabe geratzen den bidaia bakoitzaren barnerainokoa da. Har dezagun momentu bat eta kontura gaitezen gure gorputza zein ikaragrria den eta hura zaintzea zein garrantzitsua den. Baina nola zaindu dezakegu? Ongi tratatuz.
Elikadura ona emanez, ariketa fisikoa eginez eta behar dugun denbora deskantsatuz, baina ezin dugu ahaztu arimaren elikadura.
Ana Conde