Basamortuko Harri Beroekin Egindako Masaia

Basamortuko harri beroekin egindako masaia ez da gauza berri bat.

Kultura orientalean eta Amerikako indioen kulturan harri beroak erabili ohi izan zituzte masaiak emateko baita minak arintzeko ere. 

tratamientos-masaje-piedras-calientesSumendi jatorria duten harriak erabili ohi dira. Harri hauek leun eta atseginak dira eta mineralen ezaugarri bereziek beroa gordetzen dute eta honek saio guztian zehar botere magnetiko hau erabiltzen uzten digu. Modu finkoan edo mugimenduan erabili daitezke harri hauek. Modu finkoan puntu estrategikoetan kokatzen dira eta gorputzean ditugun energia kanalekin lotuak daude. Bestalde, harriak masaia egiteko ere erabili daitezke mugimendu leunak eta lasaiak eginaz olioz bustiriko gorputzaren gainean.

Harriek, beroarekin eta ezaugarri magnetikoekin, masaia egitean muskulu, zuntz edota lotailuak askatzen dituzte eta pertsonak lasaitasuna sentitzen du, bizkarreko, lepoko edote sorbaldetako tentsioa gutxitzen bait dute... 

Masaia hau probatzen duen pertsonak erabateko lasaitasuna lortzen du:

  • azala oxigenatzen du 
  • lo arazi egiten gaitu
  • min batzuk kentzen ditu 
  • estresa gutxitzen du…

... eta hori guztia lortuaz hobeto sentiarazten gaitu.

Ez ezazu pentsatu PROBA EZAZU!