Arnasketa eta Estresaren Kontrola
“Bizitza arnasketaren menpe dago. Arnastea bizitzea da.” Yogui Ramacharaka
“Bizitzaren sekretu trinkoen abarre egiten jakitea eta arnasten jakitea da.” Allan Watts
Airearekin kontaktuan jartzen garen momentutik, azken arnaserarte, etengabe arnasten dugu, automatikoki, nerbio-sistemak erregulatzen baitu funtzio hau. Bestalde, arnastea, gure nahiak eraldatu dezakeen ariketa fisiologiko bat da. Arnasketa muskulu ezberdinek hartzen dute parte eta edozergatik tenkatuak edota blokeatuak badaude arnasketa libre bat egitea eragozten digu. Teknika desberdinak muskulu blokeatu hauek lasaitzen laguntzen digute eta honela biriken ahalmena handitzea lortzen dugu. Arnasketa askatzearekin batera gorputzari autonomikoki eta zabaltasunez funtzionatzen uzten ez dien hesiak altxatzea lortuko dugu, edozein egoera edota jarduera desberdinetan.
Arnasketaren kontrola, sentimenduekin loturik dago. Honela, arnasketa aldatuz desio ez ditugun sentimenduak hobeto kontrolatu ditzakegu eta nahi dugun eran jokatu ahal izango dugu.
Emozio eta arnasketaren kontrola lotuak daude. Honela, arnasteko moduak desatseginak diren erantzun emozionalak hobeto kontrolatzen laguntzen digu.
Arnasketa egoki baten onurak:
-
zirkulazioa eta odolaren oxigenazioa hobetzen ditu
-
digestio funtzioa hobetzen du
-
sistema nerbiosoa energiaz betetzen du
-
muskuluen elastikotasuna handitzen du
-
desintoxikazioan laguntzen du
-
lo fase sakona edukitzen laguntzen du
-
lasaitasuna ematen digu eta emozioak hobeto kontrolatzen laguntzen du
Zure arnasketa sakona, azkarra, motza, ertaina edota altua izan daiteke. Garrantzitsuena ordea arnasketa honek gure bizimoduan nola eragiten digun konturatzea da, bai fisikoki baita emozionalki ere. Ondoren, arnasketa egoki batek gure bizimoduan duen garrantzia ikusi ostean, teknika eta ariketa ezberdinak ikastea falta zaigu. Honela, gure arnasketa askatuko dugu erlaxazioa eta energia lortuz.
Noizbait konturatu al zera nola arnasten duzun? Probatzera animatzen zaitut!