Bach Loreak
Egoera emozional batzuk orekatzen lagundu dezaken elixirra.
Bere eragina atsegina eta fina da eta gure barnealdea benetazko naturarekin lotzen lagunduko digu
Bach izena duten lore edo loreen kontzentratuak, elixir urtsuak dira eta 38 landare eta pozointsuak ez diren zuhaitz basatietatik lortzen dira. Lore hauek giza estrukturekin erlazionatuak daude.
Eduard Bach doktorea Monsley-n (Ingalaterra) jaio zen 1886. urtean eta ez dago dudarik gizateriari utzi dizkion testu eta metodoengatik, persona ezhoizko pertsona bat izan zela. Txikitandik bere maitasuna erakutsi du baita naturarengatiko sentikortasuna ere. Sentikortasun horrek, bere gaitasunaz gainera, eta osasuna ulertzeko moduak, ezhoizko bidetik ikertzera eraman zuen, lore sistemen esentzia aurkitzerarte.
Bere medikuntza ikasketak hasi zituenean, gaixotasuna baino gaixoak gehiago interesatzen zitzaizkiola ohartu zen. Bere ustetan, gaixotasuna egoera emozionalek eragina dago, eta ideia honek bere ikerketa gaixo hauek nola sendatu ditzakenera bideratzen da bai gorputzari dagokionez baita arimari ere.
“Gaixotasuna bezela ezagutzen duguna gure barneko nahasketa bat da eta tratamenduaren arrakasta ziurtatzeko agerikoa da ezin dugula azkeneko emaitza bakarrik tratatu, erabateko eraginkortasuna lortzeko. Horretarako oinarrizkoenetik hasi beharko genuke.”
Bach-ek “nosode” deituriko zazpi puntu homeopatikoak aurkitu zituen eta gaur egun ere erabili ohi dira medikuntzan. Denborarekin jakin zuen, nosode-ek hobeto adierazten zutela pertsonalitatearekin bat bazetozten. Baina sendabide honek ez zuen erabat asebete eta naturan nosode hauek ordezkatuko zituen medikamenduak bilatzen hasi zen. Sei urte hontan jardun zen eta emaitza bezela, bere sistemarekin bat egiten zuten 38 landare aurkitu zituen.
Eduard Bach-ek 38 landare hauek zazpi taldetan banatu zituen. Talde bakoitza egoera emozional batekin zihoan bat eta talde bakoitzak egoera emozionalak izan zitzazkeen hainbat bariante eduki zitzazkeen. Hauek dira zazpi taldeak:
- Beldurra nabaritzen dutenentzat
- Zalantza nabaritzen dutenentzat
- Momentuko garaiaz interesa ez dutenentzat
- Bakardadea Sentitzen Dutenentzat
- Ideia eta influentzietaz hipersentiberatasuna nabaritzen dutenetzat
- Etsipena eta amorrua sentitzen dutenentzat
- Gainontzekoen gehiegizko ongizateaz kezkatzen direnentzat
Mediku, bakteriologo, inmunologo eta ikerkari honen esker egoera emozionalen eta hauek osasunarekin duten erlazioa ezagutu dugu. Orain, sistema honek, pertsonaren blokeoak askatzen laguntze digu.
Honela, oreka emozional batera gidatzen gaitu eta gorputzeko indar sendatzailean berpizten laguntzen digu.