Basamortuko Harri Beroekin Egindako Masaia
- Xehetasunak
- Argitaratuta Asteartea, 19 Martxoa 2013 15:59
Basamortuko harri beroekin egindako masaia ez da gauza berri bat.
Kultura orientalean eta Amerikako indioen kulturan harri beroak erabili ohi izan zituzte masaiak emateko baita minak arintzeko ere.
Sumendi jatorria duten harriak erabili ohi dira. Harri hauek leun eta atseginak dira eta mineralen ezaugarri bereziek beroa gordetzen dute eta honek saio guztian zehar botere magnetiko hau erabiltzen uzten digu. Modu finkoan edo mugimenduan erabili daitezke harri hauek. Modu finkoan puntu estrategikoetan kokatzen dira eta gorputzean ditugun energia kanalekin lotuak daude. Bestalde, harriak masaia egiteko ere erabili daitezke mugimendu leunak eta lasaiak eginaz olioz bustiriko gorputzaren gainean.
Harriek, beroarekin eta ezaugarri magnetikoekin, masaia egitean muskulu, zuntz edota lotailuak askatzen dituzte eta pertsonak lasaitasuna sentitzen du, bizkarreko, lepoko edote sorbaldetako tentsioa gutxitzen bait dute...
Masaia hau probatzen duen pertsonak erabateko lasaitasuna lortzen du:
- azala oxigenatzen du
- lo arazi egiten gaitu
- min batzuk kentzen ditu
- estresa gutxitzen du…
... eta hori guztia lortuaz hobeto sentiarazten gaitu.
Ez ezazu pentsatu PROBA EZAZU!
Bach Loreak
- Xehetasunak
- Argitaratuta Asteartea, 19 Martxoa 2013 15:59
Egoera emozional batzuk orekatzen lagundu dezaken elixirra.
Bere eragina atsegina eta fina da eta gure barnealdea benetazko naturarekin lotzen lagunduko digu

Bach izena duten lore edo loreen kontzentratuak, elixir urtsuak dira eta 38 landare eta pozointsuak ez diren zuhaitz basatietatik lortzen dira. Lore hauek giza estrukturekin erlazionatuak daude.
Eduard Bach doktorea Monsley-n (Ingalaterra) jaio zen 1886. urtean eta ez dago dudarik gizateriari utzi dizkion testu eta metodoengatik, persona ezhoizko pertsona bat izan zela. Txikitandik bere maitasuna erakutsi du baita naturarengatiko sentikortasuna ere. Sentikortasun horrek, bere gaitasunaz gainera, eta osasuna ulertzeko moduak, ezhoizko bidetik ikertzera eraman zuen, lore sistemen esentzia aurkitzerarte.
Bere medikuntza ikasketak hasi zituenean, gaixotasuna baino gaixoak gehiago interesatzen zitzaizkiola ohartu zen. Bere ustetan, gaixotasuna egoera emozionalek eragina dago, eta ideia honek bere ikerketa gaixo hauek nola sendatu ditzakenera bideratzen da bai gorputzari dagokionez baita arimari ere.
“Gaixotasuna bezela ezagutzen duguna gure barneko nahasketa bat da eta tratamenduaren arrakasta ziurtatzeko agerikoa da ezin dugula azkeneko emaitza bakarrik tratatu, erabateko eraginkortasuna lortzeko. Horretarako oinarrizkoenetik hasi beharko genuke.”
Bach-ek “nosode” deituriko zazpi puntu homeopatikoak aurkitu zituen eta gaur egun ere erabili ohi dira medikuntzan. Denborarekin jakin zuen, nosode-ek hobeto adierazten zutela pertsonalitatearekin bat bazetozten. Baina sendabide honek ez zuen erabat asebete eta naturan nosode hauek ordezkatuko zituen medikamenduak bilatzen hasi zen. Sei urte hontan jardun zen eta emaitza bezela, bere sistemarekin bat egiten zuten 38 landare aurkitu zituen.
Eduard Bach-ek 38 landare hauek zazpi taldetan banatu zituen. Talde bakoitza egoera emozional batekin zihoan bat eta talde bakoitzak egoera emozionalak izan zitzazkeen hainbat bariante eduki zitzazkeen. Hauek dira zazpi taldeak:
- Beldurra nabaritzen dutenentzat
- Zalantza nabaritzen dutenentzat
- Momentuko garaiaz interesa ez dutenentzat
- Bakardadea Sentitzen Dutenentzat
- Ideia eta influentzietaz hipersentiberatasuna nabaritzen dutenetzat
- Etsipena eta amorrua sentitzen dutenentzat
- Gainontzekoen gehiegizko ongizateaz kezkatzen direnentzat
Mediku, bakteriologo, inmunologo eta ikerkari honen esker egoera emozionalen eta hauek osasunarekin duten erlazioa ezagutu dugu. Orain, sistema honek, pertsonaren blokeoak askatzen laguntze digu.
Honela, oreka emozional batera gidatzen gaitu eta gorputzeko indar sendatzailean berpizten laguntzen digu.
Kinesiologia Holistikoa
- Xehetasunak
- Argitaratuta Asteartea, 19 Martxoa 2013 15:59
Kinesologia hitza bi erroz osaturik dago.
Kines batetik, mugimendua esan nahi duena eta logia bestetik ikerketa, ikasketa edo hitzarmena dena.
Beraz, kinesologiak mugimendua du ikasgai.

Kinesologia holistikoaren bidez muskuluan eginiko probekin antzeman dezakegu ea tratatutako pertsonak desorekaren bat edota blokeoren bat duen bere ongizate fisikoan, psikologikoan edota energetikoan eragina duena.
Teknika honekin berarekin lagundu dezakegu oreka lortzen eta hobeto sentiaraziko gaitu.
Muskuluek estresaren indikatzaile lana egiten dute baita energia blokeatuena ere. Estres honek, kausa desberdinak izan ditzake:
-
Fisikoarekin zer ikusia izan dezake eta modu horretan senti dezakegu (lesioak, kirol esfortzuak, tentsioak…)
- Faktore kimikoekin lotua egon daiteke (elikadura, gehigarriak, medikamentuak, mineral edo bitamina falta…)
-
Maila mental edo emozionalen aurki dezakegu (esfortzu gogorretan, nekean, kezketan, erreprimitutako sentimenduetan…)
-
Ingurumenean ere egon daiteke (sustantzia toxikoetan, uretan, airean, klimatologian, elektromagnetiaren alorrean…)
Test muskular honen bidez, gorputzak berak adieraziko digu non aurkitzen den eragozpena, askotan, lehenik sentitzen dugun lekua edota lehenik tratatzen den lekua ez baita estresaren jatorria. Honela, jatorria fisikoa, emozionala, kimikoa edo energetikoa den kontuan izanez era batera edo bestera tratatuko dugu.
Baina garrantzitsuena, nire ustetan, proposatzen ditudan teknika guztiekin bezala, prebentzio bezala erabiltzea da. Kinesologiarekin desorekak antzeman ditzakegu sintoma moduan edota gaixotasun moduan adierazi baino lehen.


