Erlaxazio Masaia
- Xehetasunak
- Argitaratuta Asteartea, 19 Martxoa 2013 15:59
Etzan zaitez, tenperatura egokia da eta musika xuabea…
Hurrengo ordu betean zure gorputzari denbora eskeiniko diozu, kanpoko denetaz deskonektatuko duzu, edozer dela eta… intzensu usain eder bat iritsi zaizu sudurrera eta erlaxazioa masaia baino lehen iritsi da
Gorputza tapaturik daukazu, masaia eman behar dugun gunea izan ezik. Olioa zure azalaren gainean. Ixiltasuna, errespetua. Nirekin batera sentitu zaitez.
Masaia ez da luxu bat, ezta gutizi bat ere, gure gorputzari eginiko eta merezitako opari bat da. Ongi merezitako opari bat.
Gainera, ongi sentitzeak eta erlaxazioak beste onura asko dakarzkizu:
- Erlaxatzen zeran momentutik aurrera, arnasa sakonago eta motelago hartzen duzu eta hau onuragarria da bai gorputzarentzat baita buruarentzat ere.
- Arnasketa modu honek oxigeno gehiago eramante du gorputz guztira. Osasunarentzat miragarria da!
- Oxigenoa ezinbestekoa da gorputzaren funtzionamenduarentzat eta honek gorputzeko zirkulazioa handitzen du fluxu linfatikoa hobetuz, muskuluetako tentsioa gutxituz eta kontraktura txikiak arinduz.
Gero eta kontzientziatuago zaude gorputzeko zati bakoitzaz, ukimenarekin aurkitu dituzun guneetaz.
Esaterako, oinetako hatzak, zure besaurrea, masailezurra edote burua nabaritzen dituzunean, ESPERIENTZIA IKARAGARRIA DA!
Homeospagyria
- Xehetasunak
- Argitaratuta Asteartea, 19 Martxoa 2013 15:59
Guztiok entzun dugu bai Txinatar Medikuntza tradizioanalari buruzko zerbait, baina norbaitek entzun al du zerbait mendebaldeko medikuntzari buruz?
Azken hau ere existizen da baina XVI. menderaino jo behar dugu, Paracelsok “Spagyria” deiturikoa erakutsi zigun arte.

Era guztietan, bizitzarekin erlazioa duen dena jasotzen duen sistema da. Pertsonaren egoera ulertzen du bere osotasunean, egoera fisiko eta emozionalaren ikuspuntutik.
Gizaki bakoitzak bere gorputza du, energia maila bat non bere bizitasun eta kontzientzia propioak jokaera zehazten duena. Hauen arteko harmonia existitzen denean osasuna aurkitzen da.
Homeospagyriak harmonia honen lorpena proposatzen du. Horretarako, blokeaturik dauden alorrak estimulatzen dituen protokolo ezberdinak erabiltzen ditu.
Homeospagyria-ri buruz gehiago jakin nahi baduzu ez izan zalantzarik eta nirekin harremanetan jar zaitez.
Osteopatia Bioenergetiko Zelularra
- Xehetasunak
- Argitaratuta Asteartea, 19 Martxoa 2013 15:59
PERIKARDIOA ASKATZEA
ZURE BARNEAN DAGOEN BIZITZA ASKATZEAREN SINONIMO DA
BERAZ, ZURE OSASUNA ASKATZEA DA
Osteopatia Bioenergetiko Zelularra – Perikardioaren Askapena.
Honako liburu hauek metodo hau zertan oinarritzen den eta zertaz dihoan ulertzen laguntzen digute:
- Montserrat Gascon-en (Metodoa “aurkitu” zuen persona) Viva el pericardio libre eta El secreto del corazón gomendatzen dizkizuet
- Miren Arzac eta Iñaki Aranaren
¿Dónde retengo mi vida? “La osteopatía y la mirada sistémica con el enfoque de Bert Hellinger”
Eta informazioa besterik ez baduzue bilatzen video honek metodoa zertan datzan laburtzen du.


