Oin Reflexologia
- Xehetasunak
- Argitaratuta Asteartea, 19 Martxoa 2013 15:59
Ezin dugu ahaztu zein ederki sentitzen garen egun osoan zehar eraman ditugun oinetakoak kentzen ditugunean eta zerbaitek oinak ukitzeari uzten digunean.
Askotan hanken bukaeran dauden zati honetaz ahaztu egiten gara baina egun osoko nekea irauten dutenak dira.
Honelaxe hasten dut oin reflexologiako saioa, neure hatzekin oin azpiak igurtzitzen, artikulazioei mugimendu desberdinak eragiten eta nahi gabe etzanda dagoen persona erlaxazio une eder batean bildurik aurkitzen da.
Oin reflexologia oinean dauden reflexu puntuak aurkitzean datza. Reflexu hauek alterazio funtzional edo organiko bat dagoenean gertatzen dira eta hortik aurrera presio ezberdin eta masaiarekin puntu hauek orekatzea lortzen dugu.
Zer lortu nahi dugu guzti honekin? Oinean jasoriko masaiak organismo guztian du eragina, baita bertan emandako masaiak ere. Teknika honekin, egiten ditudan beste teknikekin bezala, minak baretu edota hauek saiestea dut helburu.
HISTORIA PIXKA BAT
Mende honen hasieran hain entzuna den W. Fitzgerald doktoreak, urteak eman ondoren bai ingurua behatzen baita lan eta ikasketak Paris Londres eta Vienen burutzen, min desberdinak urrunetik tratatzeko aukera bat garatu zuen.
Bere ikasketetan oinarritu zen baita bere ikasleen gogoetetan ere. Hauetako bat Eunice Ingham izan zen, “Stories the feet can tell” (Oinek konta ditzaketen istorioak) liburuaren idazlea. Bere jakituria Estatu Batuetan zabaldu zuen eta izugarrizko arrakasta lortu zuen gainera.
Ordundik aurrera beste ikerlari askok nerbio-sistema komunikazio, koordinazio eta erregulazio organu bat bezela ikusi dute. Honela geure gorputzak dituen erreflexuak ulertzen saiatu dira urteetan zehar.
Reiki
- Xehetasunak
- Argitaratuta Asteartea, 19 Martxoa 2013 15:59
Reiki hitza japonieratik datorren hitz da eta beharrezko energia unibertsala esan esan nahi du.
Rei: erroaren esanahia biziaren energia unibertsala daKi: geure energia da bizitzeko behar duguna, bizi den edozerren barnetik doan zatia.
Ki: Kristauetasunean ordea, “ki” erroa argiarekin lotzen da eta txinatar cultura “Chi” bezela ezagutzen da. Indian “Prana”, kahunak “Mana”, Whilhelm Reichentzat energía organikoa…

Beraz Reiki unibertsoko energia amai ezina da. Sendatzeko erabiltzen den energia da eta geure gorputzean edota besteenean eskuak ezarriz sendagai bezela erabili dezakegu.
Reiki XIX. Mendea ezkeroztik japonen erabili da sendabide bezela. Lehen teknika hau erabili zuen persona Mikao Usui monjea izan zen. Hala ere, Reiki erabiltzeko ohiturak 2000 urte baino gehiago dituela adierazi da.
Reiki praktikatzeak kanal bat izaten ikastea esan nahi du, energia unibertsala erabiltzen uztea.
Reiki teknikak gorputza eta bihotza orekatzen ditu maila fisiko, mental, emozioanl eta espiritualean. Reikirekin bakoitzak bere gorputza sendatu dezake zentro energetikoak orekatuz eta honela energia pertsonala eta unibertsala bateratuz.
REIKIREN OINARRIAK:
- Gaurkoz bakarrik ez zaite kezkaturik egon, gaurkoz bakarrik ez zaite haserre egon.
- Goraitu zure gurasoak, zure irakasleak eta adineko pertsonak.
- Irabaz ezazu bizitza duintasunez.
Arnasketa eta Estresaren Kontrola
- Xehetasunak
- Argitaratuta Asteartea, 19 Martxoa 2013 15:59
“Bizitza arnasketaren menpe dago. Arnastea bizitzea da.” Yogui Ramacharaka
“Bizitzaren sekretu trinkoen abarre egiten jakitea eta arnasten jakitea da.” Allan Watts

Airearekin kontaktuan jartzen garen momentutik, azken arnaserarte, etengabe arnasten dugu, automatikoki, nerbio-sistemak erregulatzen baitu funtzio hau. Bestalde, arnastea, gure nahiak eraldatu dezakeen ariketa fisiologiko bat da. Arnasketa muskulu ezberdinek hartzen dute parte eta edozergatik tenkatuak edota blokeatuak badaude arnasketa libre bat egitea eragozten digu. Teknika desberdinak muskulu blokeatu hauek lasaitzen laguntzen digute eta honela biriken ahalmena handitzea lortzen dugu. Arnasketa askatzearekin batera gorputzari autonomikoki eta zabaltasunez funtzionatzen uzten ez dien hesiak altxatzea lortuko dugu, edozein egoera edota jarduera desberdinetan.
Arnasketaren kontrola, sentimenduekin loturik dago. Honela, arnasketa aldatuz desio ez ditugun sentimenduak hobeto kontrolatu ditzakegu eta nahi dugun eran jokatu ahal izango dugu.
Emozio eta arnasketaren kontrola lotuak daude. Honela, arnasteko moduak desatseginak diren erantzun emozionalak hobeto kontrolatzen laguntzen digu.
Arnasketa egoki baten onurak:
-
zirkulazioa eta odolaren oxigenazioa hobetzen ditu
-
digestio funtzioa hobetzen du
-
sistema nerbiosoa energiaz betetzen du
-
muskuluen elastikotasuna handitzen du
-
desintoxikazioan laguntzen du
-
lo fase sakona edukitzen laguntzen du
-
lasaitasuna ematen digu eta emozioak hobeto kontrolatzen laguntzen du
Zure arnasketa sakona, azkarra, motza, ertaina edota altua izan daiteke. Garrantzitsuena ordea arnasketa honek gure bizimoduan nola eragiten digun konturatzea da, bai fisikoki baita emozionalki ere. Ondoren, arnasketa egoki batek gure bizimoduan duen garrantzia ikusi ostean, teknika eta ariketa ezberdinak ikastea falta zaigu. Honela, gure arnasketa askatuko dugu erlaxazioa eta energia lortuz.
Noizbait konturatu al zera nola arnasten duzun? Probatzera animatzen zaitut!


